2018-05-16

NAFARROAKO ERRIBERA EZAGUTZEN!

Etxarriko basoan entrenatu eta gero...


Aurten ere umore ona eta bizikletak soinean hartuta, Nafarroako hegoaldea ezagutzera joan ginen. Tuterara iritsi eta a ze festa! Euskal Herriko hainbat lekuetatik etorritako gazte ugarirekin egin genuen topo. Elkarrekin jolastu ginen, Tutera ezagutu genuen,... eta Tuteratik barna ere pixka bat galdu ginen...


 

Fontellasen, Argia ikastola kokatzen den lekuan bukatu genuen eguna. Dantzatu, abestu, ipurdia mugitu eta lurrean lo egitea zer
den ezagutu genuen!


 




Ostiralean, bizikletak hartu eta Bardeak kolorez eta gaztez bete genituen! Hura bai paisaia ederra! Haizeak ere lanak eman zizikigun baina txapeldun batzuk eginak gaude eta guztiak Casteldetierrara erraz iritsi ginen!
Gutako batzuk, sasoian oraindik, Yugoko amabirjinaraino jarraitu zuten txirrindulaz eta bertan sari bikaina izan genuen! Argia ikastolako gurasoek bazkari ederra prestatu ziguten!
ESKERRIK ASKOOO!!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina