2018-05-29

DBH 1 ALBAOLAN ETA AQUARIUMEAN (Bideoa ikusgai)

Ikasleak Albaolan sartzeko zai.
Duela aste batzuk, DBH 1eko ikasleok, txango polit-polit bat egiteko aukera izan genuen!!! Autobusa hartuta, Pasaiara joan ginen lehenengo, bertako Albaola Itsas Faktoria ezagutzera, eta Donostiara ondoren, Aquariuma bisitatzera. (egin klik hemen bideoa ikusteko)

Ikus dezakezuen moduan, itsasoari begira pasa genuen eguna...

Aquariumean, ebaluaketan zehar ingeleseko klaseetan "Oceans" gaiaren barnean ikasitakoa geure begiekin ikusi ahal izan genuen bertatik-bertara. Gainera, itsas-azpiko bizitza hobeto ezagutu ahal izateko, gida jator bi ere izan genituen...  A ze pagotsa geurea!!!

"Aita Mari"ren eskulturan.
Aparta izan zen eguna hasiera-hasieratik... Izan ere, inork espero ez genuen arren, itsasoz ibilbidetxo motz bat eginda iritsi giñen Albaola Itsas Faktoriara; Bertan, aspaldiko garaietako euskal arrantzaleen bizimoduaz hitz egin ziguten; Atlantikoaz beste aldera baleak arrantzatu ahal izateko geure arbasoek egiten zituzten bidaien berri izan genuen; itsasontzi hauen nolakotasunak azaldu zizkiguten; XVI. mendeko baleontzi baten eta bertako marinelen egunerokotasunaz hitz egin ziguten... Oso-oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen!!! Bene-benetan: joan, ezagutu, eta edonori gomendatzeko modukoa!!!

Gainera, bertan eraikitzen ari diren XVI. mendeko "San Juan" baleontziaren erreplika ikuskatzeko aukera ere eman ziguten!!! Zeinen ederra izan behar duen halako itsasontzi batean itsasoa zeharkatzea!!! Imaginatzen???

Ahaztea kostako zaigun eguna pasa genuen gipuzkoako kostaldean!!! Egundokoa!!! Eta poz-pozik gaude gainera, badakigulako DBHn zehar halako beste irteera asko egingo ditugula!!! Eta ez.... ez izan zalantzik!!! Geure irteera guztien berri emango dizuegu!!!😄 DBHko blogean izango dituzue hasikin guztiak. Beraz, ez ahaztu tarteka geure web orria bisitatzeaz!!!

Hurren arte lagun!!!
Aupa DBH 1 eta Aupa Andra Mari!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina