IKASLE ETA IRAKASLEEN GOMENDIOAK

Rap musika gustoko duzu? Ba...,  Zarauzko irakasle batek, Euskal literatura rap musikaren bidez ikasteko proiektua jarri du abian. Metodo berritzaile, ezta?? Entzun, entzun!!
Helbide honetan topatuko dituzu hainbat kanta:
http://www.argia.com/blogak/etxepare-rap/


--------------------------------------------------------------------

IKus ezazu Tafallako Ikastolakoek zer nolako kartela egin duten  ELKARBIZITZAKO oinarrizko arauak azaltzeko. Ona!!



Tximeleta taldeak apirila-maitzan disko berria kaleratuko du. Bertsolarien agurrak jasotzen dira hurrengo bideo honetan. Entzun ezazu zer dioten:




TELEGRAM MEZULARITZA APLIKAZIOA EUSKARAZ

Bitarlan enpresan, Gauekoekin batera Telegram aplikazioa euskaratu dugu Android sistemetarako. Telegram mezularitza aplikazioa da WhatsApp-en modukoa baina kasu honetan software librea, doakoa eta segurua da.

Hemendik deskargatu daiteke bertsioa euskaraz bertsio ofizialean argitaratu arte:
Telegram Instalatzeko:
  • Deskargatu aplikazioa hemen dagoen loturatik.
  • Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta baduzu desinstalatu.
  • Aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen Android ezarpenetara joan eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu.
  • Android telefonoaren Pakete instalatzailearekin irekiko da.
  • Behar diren baimenak onartu eta Instalatu botoiari sakatu.


Hori eginda, baduzu Telegram euskaraz!!
Gainera hemen dagoen Telegram bertsioa euskaraz besterik ez dago, beraz, nahiz eta zure Android sistema beste hizkuntza batean eduki, euskaraz ikusiko duzu Telegram.
Bertsio hau 1.3.7 bertsioan oinarrituta dago, hori da publikoa den bertsio zaharrena, aplikazioaren azken bertsioa Google Play-en 1.3.17 da. Hori publiko egiten dutenean eguneratuko dugu.
Itzulpenari buruzko iradokizunak bidaltzeko laguntza@bitarlan.net epostara mezua bidali.

 Iturria: Albiste hau Euskara Kultur Elkargoaren web orritik jasoa da.
 ___________________________________


Ikus ezazu Altsasuko ikastolakoek grabatu duten bideo bikain hau: "Euskara da Euskal Herri".
Auzolanean grabatutako kanta gainera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina