2018-04-27

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

     Pasa den astelehenean, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Urtero bezala, Andra Mari Ikastolako etapa guztietan ekintza bereziak egin ziren honen inguruan.

     DBHn, klase bakoitzeko ikasle pare batek kontakizun bat beste klase bateko ikasleei eskaini zien. Modu honetan, denek eduki zuten istorio bat entzuteko aukera, giro goxo-goxoan. Lurrean edo aulkietan eroso eseritzeko aukera izan zuten argi apal batek lagunduta.




 
 





 


     Gure txikitxoen artean, bi modutara gozatu zuten Liburuaren Eguna. Alde batetik, gure irakasle ohien eskutik istorioak ezagutu zituzten txanda ezberdinetan, horretarako egoki apaindu zuten espazio batetan. Irudian ikusi daiteke egun hau ospatzeko sortu zituzten letra koloredunek, giroa erabat alaitzen zutela.








     Beste aldetik, talde txikitan bilduta, umeek bakarrik duten begiradapean helduagoak direnak, ipuintxoak kontatu zizkieten txikienei. Hona hemen hori baieztatzen duten argazkiak:


    


     Primerako eguna pasa eta gero, espero dugu hurrengo urte bitartean milaka istorio berri irakurtzea, kontatzea, gozatzea!










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina