2018-03-19

ETAPA BAT AMAITZEN...


2002ko ikasleak dagoeneko iritsi dira ikastolako azken ikasturtera. Ikastola 2-3 urterekin hasi eta 15-16 urterekin amaituko dute. 14 urte igaro dituzte egunero elkarrekin. Txikitako jolasetatik hasi eta oraingo heldutasunera iritsi bitartean, ez da harritzekoa familia moduko bat osatu izana.

Eider. Aitor, Sara, Asier
Bide honetan, zenbat momentu, zenbat emozio, zenbat lagun, zenbat irakasle, zenbat bidai, zenbat ikasgai, zenbat azterketa, zenbat ilusio eta zenbat negar…ahaztuko ez dituzten egoera asko bizi izan dituzte.
Ioritz, Markel, Uxue, Aratz

Ikastola bukatu ostean, bakoitzak bere bidea hartuko du. Batzuk lanbide heziketa aukeratuko dute, beste batzuk aldiz, batxilergoa. Baina ziur, ez dutela bukatzear dagoen etapa hau ahaztuko, ezta beraien kideak ere. Seguru nago, afari bat baino gehiago antolatuko dituztela, elkartu eta etapa berriei buruzko beste hainbat abenturataz hitz egiteko.

DBH 4. mailan daude orain eta ohikoa den bezala, karraka egunean ikastolako momentuak gogoratuz istorio txiki bat prestatu zuten. Emozioz beteriko hitzak entzun eta argazki mordo bat ikusteko aukera eman ziguten egun horretan.
Igor, Mikel, Olatz, Udane


Elai, Aimar, Iraitz, Amaiur, Unax
Horretaz gain, informatikako ikasgaian, beraien urte guzti hauek biltzeko aldizkari bat egiten egon dira taldeka. Bizitako momentuak aipatu dituzte, eginiko lagunak, ezagututako irakasleak, egindako bidaiak…abentura asko eta asko. Plazer bat izan da beraien aldizkari horiek irakurtzea.

Oso lan politak egin dituzte eta norbaitek irakurri nahiko balitu DBH 4-mailako gelan aurki ditzake.
Aimar, Koldo, Luzia, Edurne
Agurrak tristeak izaten dira, horregatik, ez dizuegu agur esaten, gero arte bat baizik. Badakizue ikastolako ateak zuentzat beti irekita egongo direla.

Aitor Alberdi, Udane Aristizabal, Amaur Arratibel, Igor Arrieta, Uxue Biain, Ioritz Escudero, Aimar Gil, Olatz Gil, Eider Goicoechea, Elai Gomez, Unax Ijurra, Koldo Imaz, Markel Lacunza, Aimar Lizarraga, Aratz MariƱelarena, Asier Mendinueta, Lucia Navarro, Mikel Olaechea, Edurne Satrustegi, Iraitz Zubeldia eta Sara Zubillaga:
   
  ARRAKASTAZ BETERIKO ETORKIZUN ZORIONTSU BAT OPA DIZUEGU.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina