2018-03-15

MARTXOAK 8




Andra Mariko emakumeok* planto!
Andra Mari ikastolan berdintasunaren alde egin eta, beste hainbat bezala, martxoak 8an ikasle eta irakasleok kalera atera gara. Genero zapalkuntza, arlo ezberdinetan ematen da eta hezkuntza hezkidetzaileago bat eta langile eskubide parekideak nahi ditugulako egin dugu planto. Emakumeon presentzia ikasgelan ere bai azalera dadin egin dugu aldarri martxoaren 8 honetan. Gure materialean presentzia bermatu nahi dugu, espazioaren banaketan eremua parekideki banatu nahi dugu, hizkuntza ez sexista nahi dugu gure ingurugiroan, ez dugu gizonenganako soldata ezberdintasunik nahi eta amatasunaren alde egin nahi dugu.
Berdintasunaren alde, emakumeak kalera!!

Testu txiki eta xume honen bidez martxoaren 8an lortutako arrakasta eta ohiartzuna ez ditzatela ixilarazi bultzatu nahi dugu.
Denon artean lortuko dugu!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina