 |
| Gutar "Kuxkuxera" berriak |
Atzo arratsaldean, Euskal Telebistak gonbidatuta, autobusa hartu eta DBH 2, 3 eta 4ko berrogeita hamabost ikasle Donostiaraino joan ginen, EITBk bertan daukan Miramon auzoko egoitzara.
(Egin klik hemen bideoa ikusteko)
"Gu ta Gutarrak 3x2" programaren bi saioren grabaziotan parte-hartu genuen publiko moduan. Bi grabazioen artean gainera, luntx eder bat jarri ziguten indarberritu gintezen! Ederki pasa genuen beraz grabazioan zehar... eta momentu askotan, txalo, txistu, ohiu, dantza... egin behar izan genuen. Datorren asteko astelehen eta asteartean ikusi ahalko duzue: kolore ederra eman genion programari!!!
 |
| Platoaren aldeetako bat |
Bi saioen grabazioak amaitu ondoren, minututxo batzuk izan genituen argazkiak ateratzeko. Kuxkuxeroen aulkietan, lehikideenetan, platoaren erdian, Tirapuk musika jartzeko erabiltzen duen plataforman... leku guztietan atera genituen argazkiak! Eta ez hori bakarrik! Julen Telleria aurkezlearekin, Txurru, Amaia eta kuxkuxeroekin, Alaitz, Eneko, Eider, Lander, Xabi, Xandra... eta gainontzeko "Gutarrekin" ere atera genituen argazkiak! Esan beharra daukagu oso jator portatu zirela guztiak gurekin!! Etxean bezala sentitu giñen!!! Horregatik, jaso dezatela atzokoan Donostiara hurbildu ginen Andra-Mari ikastolako ikasle guztion esker ona!!!
 |
| Ikasleak "kuxkuxeroen" aulkian |
Pena bakarra izan genuen. Izan ere, aurtengo edizioan parte-hartzen ari den Jon Yeregi Arbizuarrak, ezin izan zuen atzoko eguneko grabazioan parte-hartu, unibertsitatean aurkeztu beharreko lanak direla eta. Jo! ezin izan genuen arbizuarra animatu... Ala ere Jon, jakizu. Onena opa dizugu!!! Animo!!!
Gogoratu datorren urriaren 3an eta 4ean, astelehen eta asteartearekin, ikusi ahalko duzuela grabazioa ETB1en, gaueko 21:15etatik aurrera! Ziur gaude... gustura ikusiko gaituzue!! Beraz, ez ezazue emisioa gal!! Gora Andra-Mari ikastolako DBHko ikasleak!!! Gora Gu!!!
 |
| GORA ANDRA-MARI IKASTOLAKO DBHko IKASLEAK!!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina