 |
| Ikasleak ostertza ikuskatuz |
Atzo, 9:15ean, Lizarragako San Adrianerantz abiatu ginen DBH 1 eta 2ko ikaskideak, Mikelatxo, Anaitz eta Adurrekin. Hasera batean, bazirudien eguraldia ez genuela bidelagun izango, baina gutxinaka-gutxinaka, geure urratsen erritmora, hodeiak aldendu egin ziren eguzki gozoari lekua egiteko. Eskerrak!!!
(Egin Klik hemen bideoa ikusteko)
 |
| San Adrianen bapo-bapo gosaltzen |
Txangoak, Sakanako geure bazterrak hobeto ezagutzeko balio izan zigun, eta gainera, naturak eskeintako guztiarekin jolasteko parada izan genuen: harkaitzak eta belarra, zuhaitzak eta hostoak, ziraun iheskorrak eta koloretako masustak, harriak eta arto-buruak, zaldi gihartsuak eta ahuntz jostariak, haizea, putzuak eta errekatxo estuak... denak balio zuen atzo lagunartean jolastu eta naturaz gozatzeko!
 |
Kattutxo hau bide-lagun izan genuen
ibilbidearen partetxo batean |
Dena den, jaikngo duzuen bezala, dena ez zen guk espero bezala gertatu... eta menditik bueltan gentozela, inork nahi ez zuena gertatu zen: Mikelatxok, beheranzakakoan labainduta, ezin izan zuen ibilbidea amaitu.
DBH osatzen dugun irakasle eta ikasle guzti-guztion izenean, besarkada handi-handi-handi bat eta munduko animo guztiak zuretzako!!! Azkar osatu, lehenbailehen nahi baitzatugu berriro geure artean ikastolan, Mikelatxo!!! ANIMO!!!!!! Besarkada handi-handi bat gu guztion partetik!!!
 |
| Gora DBH 1 eta 2ko ikasleak!!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina