2016-06-06

TUTORETZA SAIOETAKO TAILERRAK


Azken aste hauetan zehar, tutoretza saioetan urtero lantzen diren gaien inguruko hainbat tailer interesgarri izan ditugu gurean.

Alde batetik, Urko Mauduit etorri zen DBH 1. mailara IKTen erabilera egokiari buruz solastera: IKTen (mugikor, ordenagailu, bideo joko...) erabilera eta arriskuak. Tailerra oso interesgarria izan zen eta esperientziak eta kezkak azaltzeko aukera egon da.

Bestalde, DBH 3. mailako ikasleek, urtero bezala, sexualitatean aditua den Bel Pozuetarekin bi saioz aritzeko aukera izan dute. Bertan, gaiari buruzko kezkak argitu ditugu, baita oinarrizko kontzeptuak landu ere.
Sexualitatearen gaiarekin jarraituz, urtero legez, DBH 4.mailako ikasleak Etxarri-Aranazko Emakumearen Harretarako Zentrora bisita egitera joan ziren. Bertan, Jesu Baena, Sexu Hezitzailearekin zentroa ezagutzen aritu ziren eta aldez aurretik prestaturiko zalantzak argitzen.

Azkenik, DBH osoan eta urtero tutoretza saioetan lantzen den beste gai baten inguruko tailer bat izateko aukera ere izan dugu: drogen prebentzioa. Horretarako, DBH 1, 2 eta 4. mailetara Gizarte Zerbitzuetako arduradunak etorri dira, eta eta gauza ugari ikasi dituzte: droga motak, haien arriskuak... Datorren astean, DBH 3. mailako gelako ikasleengana etorriko dira.

Tailer guzti hauek, oso esperientzia aberasgarriak izan dira guztiontzat eta asko ikasi dugu.

ESKERRIK ASKO TAILER HAUETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIEI!! ESPERO DUGU DATOZEN URTEETAN BERRIZ ELKAR IKUSTEA!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina