![]() |
| Erronkalariak entrenuan |
Aurten ere, Andra Mari ikastolan, Nafarroa Oinezeko Erronkarako taldea atera dugu! Hemen duzue Andra Mari ikastolak Erronkako edizio ezberdinetan egindako ibilbidearen bideotxo bat, eta aurtengo taldearen aurkezpena! (egin klik hemen bideoa ikusteko).
2014an, Zangotzan izan zen lehenengo Erronka eta bertan izan ginen!!! Giro aparta sortu zen ikastola ezberdinetatik joandako gazte eta ez hain gazteen artean.
Iaz ere, Baztanen bikain pasa genuen eta nola ez... aurten ere Vianan egonen gara!
Bestalde, aurtengo Erronkako lehenengo froga, bideo lehiaketa bat izan da.
Bideoak epaimahai batek baloratuko ditu eta horien artean hiru irabazle izendatuko dira.
Sariak, honakoak dira:
2-400 euro
3-200 euro
3. saria boto gehien lortu duen taldearentzat izango da. Dirua, ikastola irabazleari bidearatuko zaio material pedagogikoa edota kirol materiala erosteko. Beraz, zuen laguntza behar dugu hirugarren saria irabazi ahal izateko!!!
Horretarako...
1-http://erronka-oinez.joveninhastalos30.com/oinez orrialdean sartu.
2-Kontu bat sortu behar duzu bozkatu ahal izateko. Sakatu "sortu kontu berria". Eskubitan, horiz.
3-Kontu berria sortzeko pausuak jarraitu eta amaieran "sortu kontu berria" sakatu.
4-Bozkatzeko, zure kontua eta pasahitza sartu behar dituzu. Orriaren eskubitan:
-Pasahitza*
5-Ondoren, bideoaren azpiko zenbakian sakatu eta lixto. Bozka eman duzu!
Kontu bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu daiteke.
Animatu!!!
Vianako Erronkan ikusiko dugu elkar!!! Aupa Andra Mariko Erronkariak!!!
Eskerrik asko!
![]() |
| Gora geure aurtengo Erronkalariak!!! Gora Andra Mari Ikastola!!! |



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina