 |
| Arretxe hitzaldian zehar |
Azken aste hauetan, DBH 1eko ikasleek Jon Arretxek iaz argitaratu zuen "Beti iparralderantz" liburua irakurri dute. Jon Arretxe ezaguna da Euskal Herri osoan, eta ospe handiko liburuak idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Xahmaran, Harresi handirantz...
 |
| Jon ikasleekin hizketan |
"Beti iparralderantz" liburuak, afrikatik bere aitaren bila europaraino abenturaz beteriko bidaia egiten duen Drissa gaztearen abenturak kontatzen ditu.
Jon Arretxeren liburua, Erein argitaletxeak kaleratu du, eta Kristina Fernandez marrazkilariak ilustratu du. Marrazkiak, liburua bezala, bikainak dira!!
 |
| Ikasleak adi-adi |
Ikasleek oso gustora irakurri dute eleberria, eta hain ona izan da egin duten liburuaren balorazia, ezen Jon deitu behar izan dugun ikastolara hurbildu eta ikasleekin hizketalditxo bat izan dezan. Jon Arretxe, ikastolako gurasoa da, eta gustu handiz hartu du gure gonbita.
Gaur, atsedenaldi ondoren bildu da Jon ikasleekin, eta ordu eta laurden egon dira elkarrekin. Lehenik, idazleak, liburua idazterako orduan inspirazio iturri izan duen afrikako bere bidaietako baten argazkiak erakutsi dizkie ikasleei. Honela, liburuan agertzen diren leku ezberdinak zuzenean ezagutzeko parada izan dute: Tonbuctu, Bamako, Niger ibaia, Tanger... Gainera, liburuko pertsonai ezberdinak inspiratu dituzten benetako pertsonak ere ezagutu dituzte: Drissa, Ami, Rashid eroa, Amiren osaba gaiztoa...
 |
Afrikako argazkiak arbela
digitalean |
Ondoren, ikasleek Jon Arretxeri galdera ezberdinak egiteko aukera ere izan dute: Zer den idazle izatea, zein bidai egin dituen idazleak munduan zehar, nolakoa izango den bere hurrengo liburua... Hitzaldiaren amaieran, Jonek ikasleei liburuak sinatu dizkie.
Atera ezazue kontu zeinen gustora irakurri duten ikasleek Jon Arretxeren liburu hau, ezen Jon Arretxeri liburu honen bigarren partea idaztea eskatu dioten... Irrikitan daude ikasleak, Drissa eta Amiren abentura gehiago irakurtzeko!
Bejondaizula Jon! gure ikasleengan irakurzaletasuna hain era atseginean pizten laguntzeagatik!! Azkar espero zaitugu berriro gure artean...
 |
| GORA DBH 1!!! GORA JON ARRETXE!!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina