![]() |
| Fran hitzaldiaren uneetako batean |
Duela aste gutxi, Andra Mari Ikastolak bere III. Arte Proiektua jarri du abian.
Aurten, proiektua musikarekin lotua egonen denez, Euskal Herriko oholtzetan berezko argiarekin dizdira egiten duten bi izar handirekin berbetan aritzeko aukera izan dute ikasleek: Hesian taldeko Fran Urias eta Kaotiko taldeko Xabier Aldaz, geurera hurbildu ziren eurekin solasean aritzera. Lehenak DBH 2ko ikasleei egin zien bisita, eta bigarrenak aldiz, DBH 4koekin izan zuen hitzordua.
![]() |
| Aldaz DBH 4ko ikasleekin |
Xabier Aldaz eta Fran Uriasekin izandako elkarrizketak, oso-oso emankorrak izan ziren. Oso gustora aritu ziren ikasleak beraiekin solasean. Gainera, bi artista gonbidatuei eginiko galdera andanari eskerrak, Hesian eta Kaotiko taldeen nondik-norakoak ezagutzeko parada ere izan zuten ikasleek. Tankera eta kolore guztietako galdera zaparradari egin behar izan zioten aurre bi musikariek:
![]() |
| Ikasleek Kaotiko taldearen berri izan zuten |
![]() |
| Fran ikasleei abesti bat kantatzen |
![]() |
| Fran Urias DBH 2ko ikasleen galderak erantzuten |
![]() |
| Xabier jator-jator ikasleekin |
Amaitzeko, eskerrik asko Fran eta Aldaz, gure ikasleengan musikarekiko zaletasuna hain era polit eta atseginean sustatzeagatik!!! Eskerrik asko zuen bisitagatik!! Azkar espero zaituztegu berriro ere geure artean!!! Jakin, Andra Mari Ikastolatik munduko zorterik onena opa dizuegula zeuen ibilbideetan!!! Eta bide batez, eskaeratxo bat: Ea noiz daukagun Kaotiko eta Hesian hemen inguruan ikusteko aukera... Irrikitan gaude zuek ikusteko, lagunak!!! Bitartean, zaindu eta ongi izan!!!
AUPA HESIAN ETA KAOTIKO!!!






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina