2016-04-25

ARTIKOA HAUSTEN ARI DA

ARTIKOA HAUSTEN ARI DA

 Denok dakigunez, munduan tenperatu igotzen ari da, hau da, aldaketa klimatikoa. Horregatik, Artikoa ondorio asko jasaten ari da. Iruñean honi buruzko erakusketa bat dagoela aprobetxatuz, aurreko apirilaren 20ean bertara joan ginen, non Artikoko egoera, bertako animali, landare eta pertsonen bizimodua eta moldaera ezagutzeko aukera izan genuen.

 Erakusketa ikusi ondoren ideia hauek nabarmendu nahi ditugu:
 -Artikoaren azalera nabarmenki murrizten ari da eta baita izotzaren lodiera ere.
 -Bertako animali eta landareek, moldaera ezberdinak dituzte, klima horretan bizitzeko, adibidez, itsas-txakurrak, jaio berriak direnean, 2 aste pasatzen dituzte geldirik, elikatzen eta 20 kiloko pisua lortzen dute.
 -Animali eta landareez gain 4 milioi biztanle bizi dira. Azken hamarkadetan teknologiaren aurrerakuntzak, aldaketa handia ekarri du bertako gizartean.Bertako gazteek ez dituzte mendetako ohiturak jarraitzen, eta arazoak dituzte egokitzeko.
 -Epe motzean, uda garaian Artikoko izotza desagertzeko aukera handia egongo da. Herrialde asko daude honetan oso interesaturik, izan ere, etekin handia ateratzeko aukera ikusten dute.

 Ikusten duzuenez, erakusketa oso interesgarria da, eta maiatzak 10 arte ikusgarri dago, ez da behar txandarik eskatzea eta gainera sarrera dohainik da. Beraz hemendik gonbidatzen zaituztegu hau ikustera.



 DBH 4 ko Biologiako ikasleak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina