2015-05-10

ZAMARTZERA BIZIKLETAZ. DBH 1 eta 2. (BIDEOA IKUSGAI)

Zamartzera bidean.
Irudian, tropelaren burua
Ostiralean, bizkleta, kaskoa eta motxila hartuta, DBH 1 eta 2ko ikasleak Zamartzera joan ginen. Egun aparta pasa genuen, eta eguzkia bidelagun geneukala, giro bikainean 30en bat kilometro egin genituen elkarrekin. (Egin klik hemen bideoa ikusteko)
Mikelek istorio interesgarri
 andana kontatu zigun
9:20an irten ginen ikastolatik, eta lehenengo geldialdia Arbizun egin genuen. Bertan, Zamartzeko historia kontatu zigun Mikel Garziandiarentzat gazta eta txistorra erosi genituen.
Arbizutik irtetzen ari ginela ordea, arazotxo bat izan genuen: Ikaskide bati gurpila zulatu zitzaion. Horregatik, bidea etetea eta bere zai geratzea erabaki genuen, Luis Karlosek eta Urtzik gurpila konpontzen laguntzen zioten bitartean... Eta honela, arazotxoa ti-ta batean eta elkarlanean konponduta, haizea bezain arin ekin genion berriro ere geure bideari!
Lasai-lasai berriketan
bueltarako indarberritzen
10:30ean iritsi ginen Uhartera, baina herrian sartu aurretik bi taldetan banatu ginen. Batzuk, Adurrekin batera, Zamartzerantz jo genuen zuzenean, eta besteak, Luis Karlos eta Iñigorekin, Irañetaraino jarraitu genuen handik Zamartzera joateko.
Geure bizikletak
atsedena hartzen
Zamartzera heltzerakoan, Lakuntzako, Uharteko eta Arruzuko apaiza den Mikel Garziandiak eta berarekin zeuden Marisolek, Anak eta Guadalupek, harrera bero-beroa egin ziguten. Bertan bizi den Guadalupe mojak, Ioritzen belaun urratua osatzen lagundu zigun gainera. Eskerrak!!
Tartetxo bat izan genuen gosaltzeko, eta tripa ondo-ondo bete ondoren, 11:00etan puntu-puntuan, Mikel, Zamartzeko historiari buruzko hizketaldiarekin hasi zen: Erromatarrak gure artean egon zireneko garaietaz hitz egin zigun, sakanako euskaldunon bilakaera historikoaz, arte erromaniko eta gotikoaz mintzatu zen, Zamartzeko santutegiaren arkitekturaz, bertako museoan aurki daitezkeen bitxikerietaz... Oso-oso interesgarria izan zen!!!
Paraje ederrak
ezagutu genituen
Gauzatxo bat: Ba al zenekiten Zamartze monastegiaren izen euskalduna, latineko San Marce (San Marcos) izenetik datorrela? Nola! Ez zenekitela? Lasai, guk ere ez... Baina Mikeli esker gauza asko ikasi genituen, eta bere ezagutza zabalak geure eskura hain era jatorrean jartzeagatik, merezitako gazta eta txistorra oparitu genizkion!!! Bejondaizula!! 
Zamartzeko museoan
Mikelekin
Mikel, Ana, Marisol eta Guadalupe: Hel dadila geure esker ona zuengana, eta zuekin batera Zamartze txukun-txukun egon dadin lanean ari diren gainontzeko guztiengana ere!
12:30ean, Zamartzeko bisita amaitu ostean, berriro ere bizikletak hartu eta herrietarantz abiatu ginen. Uharte, Arruazu, Lakuntza eta Arbizuko ikasleak, geure herrietan geratu ginen bapo-bapo bazkaltzera; gainontzekoak, Etxarriraino joan ginen Lixarrengoko bidea hartuta. Azkenean, 14:00ak aldera iritsi ginen ikastolara. Neka-neka eginda, baina poz-pozik!!! Gora Gu!!!

GORA DBH 1 eta 2ko IKASLEAK!!!
GORA GU!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina