Aste osoan zehar, gelan, gizartean bizi dugun aniztasuna hobeto ulertzeko, eta kasu honetan, muga ezberdinak dauzkaten pertsonen egoera ulertzeko, jarduera ezberdinak egin ditugu.
Kanpaina, ostegunean bukatu zen gimnasioan egin genuen hitzaldi batekin. Hitzaldia, LHko hirugarren zikloko eta DBHko ikasleentzat izan zen. Hizlariak, muga ezberdinak dauzkaten zenbait ikasleren gurasoak izan ziren.Hitzaldia oso-oso aberasgarria izan zen, eta bertan egon ziren ikasleek adi-adi entzun zituzten guraso hauen esperientziak. Oso-oso ondo egon zen!!!
Doala hemendik guere esker ona Igor Ijurra, Rosa Elena Ondarra, Mireia Ormazabal, Onintza Goñi, Ana Gema Razkin eta Balbino Lensentzat. Eskerrik asko!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina