Dakizuen bezala, 10 egun barru ERASMUS+ bidaia egingo dugu. Disneyland, Berlin, Colonia eta Polonia ezagutuko ditugu 9 egunetan zehar. A ze gogoak dauzkagun!!!
![]() |
| Ikasleak adi-adi hitzaldian zehar |
Bidaia girotzeko, asteartean, Garazi Corrozaren aitona den Justo de la Cueva etorri zen geure gelara. Justo, idazlea, abokatua, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, irrati programa ezberdinetako hizlari, egunkari eta aldizkari askotako kolaboratzaile... izandakoa da. Ikus dezakezuen moduan, ibilbide profesional izugarria daukan gizona da Garaziren aitona!!!
![]() |
| Justo de la Cueva ikasleei Poloniako historia kontatzen |
Eskerrak eman nahi dizkiogu, aurrekoan gure ikastolara etorri eta Poloniako historiari buruz hitz egin zigulako: Polonian nola bizi diren eta zer nolako bizi maila duten esplikatu zigun; geuk bezala, hizkuntza gutxitua daukaten Kashubiarren inguruan aritu zen, Poloniarrek erdi aroan Turkiarren aurka izaniko borrokak ezagutu genituen, Napoleonen garaiak Polonian utzitako zantzua nolakoa izan zen jakin genuen, II. gerrate mundialaz ere mintzatu zen... eta euskaldunon eta Poloniarren artean aurki daitezkeen antzekotasunak ere mahaigaineratu zituen. Hitzaldiaren amaieran, bistatuko ditugun leku konkretuei buruz aritu zen: Malborkeko gazteluaz, Gdansk eta Elblag hirietaz, Stutthoffeko kontzentrazio eremuaz...
Poloniara joan aurretik, lurralde hau hobeto ezagutzeko parada izan dugu bere eskutik, beraz, eskerrak ematea baino ez da geratzen!!!
Eskerrik asko Justo geurekin egoteagatik!!!



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina