2015-05-18

BTOM 2015

 AURTEN BERRIRO ERE ERRIBERA ALDERA HURBILTZEKO AUKERA IZAN DUGU! 
MAIATZAREN 7 ETA 8an TUTERAN IZAN GINEN!


OSTEGUNEAN han elkartu ginen ARGIA (Tutera), SAN NIKOLAS (Bilbo), ASSA (La Puebla De la Barca), PAZ ZIGANDA (Iruñea), LIZARRA, IÑIGO ARITZA (altsasu) eta ANDRA MARI IKASTOLAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK.

Ikasleak euren artean ezagutzeko jolasak egin zituzten eta ondoren, taldeka, Tuteratik zehar ginkana batean parte hartu zuten.
Ondoren, Fontellasen dagoen Argia ikastolara abiatu ginen. Bertan ere ederki pasa genuen! Motxilak utzi, logelak kokatu, futbolera aritu, karaokea, "just dance", kontzertua,...
Eta OSTIRALEAN, Bardeetara abiatu ginen! Nafarroako basamortura! Ederra hura ere!
Guztiak Artzaiaren monumentutik bizikletaz abiatu ginen...


Kasteldetierran gosaria izan genuen, 20 km ondoren! Izerditan iritsi ginen! Batzuk han hartu genuen autobusa, eta jarraitzeko indarrekin geundenak, aurrera egin genuen "Virgen del Yugo"rarte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina