Urtero bezala, Santa Ageda ospatu dugu ikastolan eta DBH 3. mailako ikasleok ere gustura parte hartu dugu. Aurtengoa oso berezia izan da, kidetzea egin dugulako 3 urteko ikasleekin. Egun paregabea pasa dugu!
Egunean bertan, 3 urteko ikasleen gelara joan eta handik elkarrekin frontoira joan ginen ikastolako gainerako ikasleekin abestera.
Ekitaldia amaitu zenean, berriro 3 urteko haurrak gelara eraman genituen eta han oso gustura ibili ginen jolasean, puzleak egiten, dorreak eraikitzen eta etxe txokoan jolasten. Haurtzaroko zenbat oroitzapen etorri zaizkigun burura!
Mila esker horren harrera polita egiteagatik!






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina