Jarraian, aurtengo matrikulazio kanpainarako Andra Mari ikastolak sortu duen bideoklipa eskeintzen dizuegu.
Jende ezberdinak lagundu digu aurtengoan geure abestia sortzen, eta nola ez, euren lana eskertu nahiko genuke.
Doazela ba geure eskerrik beroenak Vendetta taldeko kideei euren kantuetako baten doinua uzteagatik.
Irits dadila geure esker ona Lur Larrazarenganaino ere. Lur, geure ikasle ohia da eta gaur egun musika teknikari lanetan dihardu. Berak lagundu digu ahotsen grabazioarekin.
Bestetik, nola ez, gure eskerrik beroenak Maider Ansari ere. Maiderrek, ikastolako langile eta Tximeleta taldeko abeslariak, letra sortzeaz gain, abestiari bere ahots goxoa jarri dio. Mila esker abestia polit-polit janzteagatik.
Eta amaitzeko, ezin ahaztu geure LH 6ko lagun artistak. Abestia zintzo-zintzo ikasi, eta Maiderrekin batera kantatu dute abestiaren pasarteetako batzuetan. Etorkizun handiko abeslariak LH 6. mailako ikasleak!!
Ekerrik asko bihotz-bihotzez lagundu gaituzuen guztiei...
Eta zuri, bloga irakurtzen ari zaren horri... zuri ere eskerrik asko!! bidoklipa zure gustokoa izatea espero dugu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina