2015-02-08

ERASMUS +: DBH 2ko IKASLEEN BEKA ERRALDOIA (BIDEOA IKUSGAI)


Aurten, jakingo duzuen moduan, Europar Batasunak Erasmus + beka bat eman dio Andra Mari ikastolari. Bi urtetan zehar, DBH 2ko ikasleok europako beste zortzi ikastetxetako ikasleekin batera, ingelesa, natura eta artea uztartuko dituen proiektu batean hartuko dugu parte. Erasmus +, Europar Batasunak irakasuntzarako ematen duen beka garrantzitsuenetako bat da.

Jarduera ezberdinak eramango ditugu aurrera bi urtetan zehar: maiatzean Poloniara joango gara, datorren ikasturtean Poloniatik etorriko dira gurera, eta esan bezala, ingelesa, natura eta artea uztartuko dituen ekintza mordoa egingo dugu. Hau guztia gainera, era dibertigarrian, tarteko irteerak, bidaiak... izango baititugu! Proiektu izaugarria izango da!! Eta hala espero dugu, baita ahaztezina!!!!

Proiektu erraldoi hau gauzatzeko, 32.000 euro eman dizkigu Europar Batasunak bertan parte hartzen dugun ikastetxe bakoitzari.

Beka lortzeko, proiektu erraldoi bat aurkeztu behar da Europar Batasunean, eta guztia, bertan parte hartzen dugun 8 ikastetxeetako irakasleen artean koordinatua. Ondoren, epaimahai batek, Europa osotik jasotako proiektu guztiak epaitu behar ditu. Eta a ze poza! Gurea izan zen hautatu zutenetako bat... Oso-oso-oso-oso ikastetxe gutxik lortzen duten beka da Erasmus +ekoa, eta beraz, nola ez, oso-oso-oso-oso pozik gaude!!

Jarraian, Erasmus +eko jardueretako batean sortu dugun bideoetako bat duzue ikusgai. Ea gustatzen zaizuen...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina