2014-12-24

ZIBURUKO IKASTOLAKO LAGUNAK IZAN GENITUEN KARRAKAN

Jakingo duzuen moduan, azken aste hauetan gehiegitxotan entzun eta ikusi behar izan dugu Ziburuko ikastolaren inguruan hedabide ezberdinetan. Bertako auzapezak, gaur egun daukaten eraikinetik kanporatu nahi ditu. Gainera, bertan pasatzen duten egun bakoitzeko 100 euroko isuna ezarri diete. Honek guztiak, egoera ekonomiko jasanezinera eraman du Ziburuko ikastola.
Guk, euren egoeraren berri eman ahal izateko, Ziburuko lagunak geure Karrakara gonbidatu genituen. Eta haiek, euren aldarria rap moduan abestea erabaki zuten. Hunkigarria eta goxo-goxoa izan zen, bene-benetakoa, bertan geunden guztion partetik txalo zaparrada moduan jaso zuten besarkada beroa.
Gora Ziburuko ikastola! Gora Euskal Herriko ikastolak! Eraso gehiagorik ez euskarari!

Eskerrik asko eta zorte on gure Ziburuko lagunentzat!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina