
Gaur goizean, DBH 2 eta LH 2ko ikasleak elkartu gara ikastolako gimnasioan, eguberriak hurbiltzen ari direla eta, elkarrekin eguberrietako kantak abesteko!

Txiki eta handi, guztiak eskutik helduta, guztiak lagun. Momentu polita izan da LH 2ko gure lagunentzat eta nola ez, baita guretzat ere!!

Kidetzea bukatu eta segidan, DBH 2ko ikasleak teknologia gelara joan gara, eta LH 2ko gure lagunentzat paperezko pinutxoak prestatzeri ekin diogu Anaitzen laguntzarekin. Bihar goizean, sorpresatxo bat emango diegu gure lagunei, izan ere, eurek ezer jakin gabe, euren gelan agertuko gara eta beraientzat egin ditugun pinutxoak oparituko baitizkiegu!!!


Uste dugu gure sorpresa gustuko izango dutela!! Zuek zer uste duzue?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina