Gure LH2ko kideekin eguberrietako kantak abestu ondoren, esan bezala, Anaitzek lagunduta, eurentzako eguberrietako pinutxuak prestatu genituen.
Kontuan izanik hurrengo egunean Olentzero ikastolatik pasako zela, geure kideei eguberrietako oparitxoa egiteko egunik aproposena izan zitekeela pentsatu genuen! Eta bai asmatu ere!! Gustu handiz hartu gintuzten gelan.
Pentsa genuen bezala, sorpresa politta izan zen gure kideentzat!!! Asko eskertu zituzten opariak.
Poz-pozik utzi genituen gelan, Olentzero iristeko irrikaz... a ze ilusioa aurpegietan nabari zitzaiena!!!
Zorionak eta urte berri on gure LH 2ko lagunentzat!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina