2015-07-07

ERASMUS + ARGAZKI BILDUMA

Kaixo!
Dakizuen bezala, maiatzean DBH 2. mailako ikasleok ikasbidaian Poloniara joateko aukera izan genuen ikastolak jaso duen Erasmus + bekari esker. Bertan Poloniako eskola batekin elkartrukea egin genuen eta ondoren erakutsiko dizuegun argazki bilduma egiteko eskatu ziguten. Argazki asko falta badira ere laburpentxo moduan oroitzapen polita delakoan hementxe jartzen dizuegu gelakide batzuk egindako lana. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Ondo pasatu uda!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina