2014-03-15

JUANJO OLASAGARRE: "IRAKURLE SUTSUA IZATEAK, IDAZLE IZATERA BULTZATU NINDUEN"

Etxarriko Udal  liburutegian, okasiorako goxo prestatutako txokoan, Arte programaren 2. edizioan, JUANJO OLASAGARRE idazleak Andra Mari Ikastolako  DBH 1. mailako ikasleak bisitatu zituen.
Biziki eskertzen diogu idazle arbizuarrari gure ikasleen adinari ezin hobe egokitu izana, izan ere, ikasleek idazlearen barrenak hustu nahian,  galdera zerrenda luzea zeukaten eta Juanjok,  banan banan erantzun zituen.
Gustura aritu ziren denak, hizlari eta entzule. Dena den, aipatutako guztiaren artean ideiarik azpimarragarrienatakoa hauxe izan zen: berak denbora tartetxoa daukan aldiko, liburu bat hartu, bere barnean sartu eta irakurri eta irakurri aritzen dela. Hortik hasi zitzaiola idazteko grina pizten, irakurritako autoreak emulatzen harik eta bere estilo propioa garatu arte. Amaitzeko,  ikasleak irakurle izan daitezen animatu zituen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina