2014-03-27

JON ARRETXE: " ABENTURA BIDAIETAN BIZI IZANDAKO ESPERIENTZIAK LIBURU BATEAN ISLATZERA ANIMATU NINDUEN LAGUN BATEK"

Andra Mari Ikastolan,  Artea eta Literatura uztartuko dituen Arte Proiektuaren harira, idazleekin antolatu diren  hitzaldien artean, DBH 4. mailako ikasleok,  Jon Arretxe idazlea ezagutzeko parada izan genuen pasa den astean. Idazlea eta, egin duen lana ezagutzeko aukera bikaina, alajaina! 

Hitzaldiaren nondik norakoa handiena,  Jon Arretxek berak egin dituen bidaiei buruz izan zen, hortik etorri baizitzaion idaztearen ideia eta aukera. Esan zigunez, berak ez omen zuen idazle izatea pentsatzen, baina bere abentura bidaietan bizitako esperientzia zirraragarriek liburen bat ongi merezia zutela komentatu omen zion behin lagun batek eta horrela eman zion hasiera guztiari. Bidaia liburuak idazten hasi zen, eta eleberri serioak idatzi izan dituela adierazi zigun, guk irakurritako liburua, Ostegunak, eta Ostiralak eta Larunbatak trilogiaren hurrengo biak, izan ezik. Hiru horiek liburu “ganberroak” direla kontatu zigun idazleak,  Gasteizen ikasle zelarik bizitako esperientzietan oinarritzen direla.
Eskerrak eman beharko dizkiogu Jonen lagunari, batipat bidaietan  bizitako abenturak  idaztera animatzeagatik eta Joni, noski, egin duen eta egiten ari den lan oparo eta interesgarriarengatik.
Mila esker eman zenizkigun azalpen guztiagatik eta egin duzun lanagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina