Hala ere, gailua
ez zetorren bakarrik, amak idatziriko kontratuaz lagunduta jaso zuen:
"Eguberri on! iPhone honen jabea zara orain. 13 urteko mutiko
zintzo eta arduratsua zara eta opari hau merezi duzu. Baina opari hau
onartzearekin batera, erabilera baldintzatzen duten zenbait arau onartu behar
dituzu." Amak kontratuan 18 arau idatzi zizkion, mugikorra
jabegoan mantendu nahi bazuen jarraitu beharrekoak. Hauek dira guraso hark
ezarritakoak:
1.
Nire telefonoa
da. Neronek ordaindu dut. Zuri erabiltzen utziko dizut. Ez al naiz ni onena?
2.
Pasahitza jakingo dut beti.
3.
Telefonoak joz
gero, deia har ezazu. Telefono bat da. Zure heziketa bikaina frogan
jarri ahal izango duzu “kaixo” esanez. "Ama" edo "
aita" irakurtzen bada pantailan ez ezazu ezikusiarena egin. Inoiz ez.
4.
Eskola egunetan
19:30erako eta asteburuetan 21:00etarako eskura emango diguzu mugikorra. Gau
osoan itzalita egon ondoren, goizeko 7:30ean piztuko da. Norbaiten
telefono finkora deirik egiteko une egokia ez bada, ez deitu bere mugikorrera,
ezeta mezurik bidali ere. Senak esaten dizunari kasu egin. Beste
familiak errespeta itzazu, besteek gu errespetatzea nahi genukeen moduan.
5.
Ez duzu
ikastolara eramango. Mezuak bidaltzen
dizkiozun jendearekin pertsonalki hitz egingo duzu. Irteerak eta eskolaz
kanpoko jarduerek gogoeta eta trataera berezia izango dute.
6.
Komunera edo
lurrera erortzen bada edota mugikorra desagertuz gero, gailuaren
ordezko edo konponketa kostuaren erantzule zara. Halakorik gertatuko
balitz, etxeko belarra moztu, haurrak zaindu, zure urtebetetzeko dirua
aurreztuz… erreparatzeko prest egon beharko duzu.
7.
Teknologiaren
bidez gezurrik ez esan; inor ez
engainatu. Beste batzuentzat kaltegarriak izan daitezkeen elkarrizketetan ez
parte hartu. Lagun ona izan.
8.
Ez argitaratu
edo bidali mugikorraren bidez
zuzenean, pertsonalki esango ez zenukeen ezer .
9.
Ozen ala kideen
gurasoen aurrean esango ez zenukeenik ez argitaratu edo ez bidali posta
elektronikoz. Zure burua zentsura ezazu.
10. Pornorik ez.
Nirekin modu irekian partekatuko zenituzkeen web informazioak bilatu. Zerbaiti
buruz zalantzarik izanez gero galdetu, aukeran, zure aitari ala niri.
11. Jendaurrean itzali, isildu ala alde batera utzi, batez
ere, jatetxeetan, filmak ikusten edo beste norbaitekin hitz egiten ari zaren
bitartean. Ez zara lotsagabea, iPhoneak ez dezala hori
aldatu.
12. Ez bidali edo jaso zure gorputzaren atal zati intimoen
edo beste pertsonaren baten atalintimoen argazkirik. Ez barre egin.
Jakintsua zaren arren, egunen batean egiteko tentazioa izango duzu. Arriskutsua
da eta zure nerabe/gazte/helduaroa hondatu dezake. Ideia txarra da. Ziberespazioa
zabala eta zu baino ahaltsuagoa da. Eta zaila da horrelakorik erabat
kentzea, ospe txarra desagerraraztea alegia.
13. Argazki edo bideoak
neurrian egin. Guztia ez da
dokumentatu beharrik. Zure
esperientziak zuzenean bizitu. Zure garunaren memorian betirako gordeak
geratuko dira irudi horiek.
14. Noizean behin telefonoa etxean utzi, erabaki hori hartzeak ez zaitzala zalantzati
bihurtu, telefonorik gabe ere babestua senti zaitez. Telefonoa ez
da biziduna, ez da gorputzaren luzapena. Telefonorik gabe bizitzen ikasi.
Gaindi ezazu konektatua ez egotearen beldurra gaindi ezazu.
15. Deskarga ezazu musika berria, klasikoa, desberdina,
zu bezalako milioika gaztek entzuten dutenaren desberdina. Zure
belaunaldiak historian izan den biltegirik handiena dauka eskura. Aprobetxa
ezazu opari hori.Zure etorkizuneko aukerak zabaldu.
16. Noizean behin hitz-jokoak, gurutzegramak,
puzzleak edo antzekoak praktika itzazu.
17. Altxa ezazu begirada! Zure inguruan gertatzen denaz
erreparatu. Leihotik begiratu. Txoriak entzun. Ibili, paseatu. Ezezagunen
batekin hitz egin. Galde iezaiozu berari Googleri galdetu gabe.
18. Hala ere, nahastu egingo zara. Telefonoa kendu egingo
dizut. Eseri eta gertatukoari buruz hitz egingo dugu. Berriz hasiko gara. Zuk
eta nik ikasten jarraituko dugu beti. Zure taldekoa naiz. Elkarrekin
gaude.
Jarraibide horien
ondoren, letra amaren agurrarekin bukatzen da kontratua: " Baldintza
horiek onartu ahal izango dituzula espero dut. Hemen jasotako ikasgai asko
bizitzarako dira aplikagarri, ez iPhonerako bakarrik. Azkar aldatzen
ari den gizarte batean hazten ari zara. Zirraragarria eta tentagarria da.
Sinplifika ezazu bizitza. Edozein makinaren gainetik zure buru ahaltsuan eta
eta zure bihotz onean fida zaitez. Maite zaitut. Zure iPhone berria ikusgarriaz
gozatzeko aukera izatea espero dut. Eguberri on!".
Iturria: El Confidencial
IKt-Haurtzaro ikakastolako IKT blogEl
Aquí tenéis el contrato de 18 normas de obligado cumplimiento que una madre hacer firmar a su hijo el día que le regala un móvil. ¡Un buen ejemplo para cualquier usuario de telefónos móviles! Este es el enlace:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina