Azkue FundazioaK eta Argiak aldizkariak euskarazko blogen lehiaketa antolatu du: Blogetan! Euskal blogariak lehian.
Lehiaketa honen helburua blogari euskaldunen jarduera sustatzea, eta blogaririk onenak aukeratzea eta saritzea da.
Irabazleak, publikoaren Internet bidezko bozketaren eta epaimahaiaren iritzien bidez aukeratuko dira.
Landutako gaiaren arabera lau kategoriatan banatuko dira blogak: Kultura, Gizarte eta Politika, Aisialdia eta Zientzia eta Teknologia. Kategoria bakoitzean sari bana emango da.
Horrez gain, sari berezi bat emango da, Argiaren eskutik: euskal blogari berria saria.
Blogak urtarrilaren 26a bitartean proposatu ahalko dira.
Ondoren, otsailaren 16a bitartean, publikoak botoa emateko aukera izango du.
Irabazleen izenak martxoaren 6an jakinaraziko dira Bilbon ospatuko den ekitaldian.
BERAZ, Blog berria sortu edota blogik onenari bozka eman nahi badiozu, sar zaitez: www. blogetan.com atariko “Lehiaketa” atalera eta bertan irakur ditzakezu lehiaketaren xehetasun guztiak.
Ah! eta blogak sortzen EZ BADAKIZU, BERTAN DUZU TUTORIALA!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina