2018-02-23

JON ARRETXE IDAZLEA DBH 1eko IKASLEEKIN SOLASEAN.

Jon Arretxe ikasleei hizketan.
Azken aste hauetan, DBH 1eko ikasleek Jon Arretxek 2014ean argitaratu zuen "Beti iparralderantz" eleberria irakurri dute. Jon Arretxe ezaguna da Euskal Herri osoan, eta ospe handiko liburu ugari idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Xahmaran, Harresi handirantz, 19 kamera...

"Beti iparralderantz" liburuak, afrikatik bere aitaren bila europaraino abenturaz beteriko bidaia egiten duen Drissa gaztearen aferak kontatzen ditu. Izan ere, asko dira protagonistak  bidean aurkituko dituen oztopoak, baina handia oztopo horiek guztiak gainditzeko erakutsiko duen ausardia... Bai ederrak Drissak eleberri hunkigarri honen orrialdeetan barrena bizi dituen abenturak!!

Ikasleak adi-adi...
Jon Arretxeren liburua, Erein argitaletxeak kaleratu du, eta Kristina Fernandez marrazkilariak ilustratu. Marrazkiak ere, liburuaren moduan, bikainak dira!! Ikusi beharko zenituzkete!!!

Ikasleek oso gustora irakurri dute eleberria, eta hain ona izan da egin duten liburuaren balorazia, ezen Jon deitu behar izan dugun ikastolara hurbildu eta ikasleekin hizketalditxo bat izan dezan. Jon Arretxe, ikastolako gurasoa da, eta gustu handiz hartu du gure gonbita. Bere eskutik, istorio izugarri interesgarriak entzun ahal izan dituzte gaurkoan hitzaldira bertaratu diren ikasleek. Ño!!! A ze pagotsa eurena!!!

Jon ikasleen galderak erantzuten.
Gaur, goizeko 10:15ak inguru bildu da Jon ikasleekin, eta ordu eta laurden egon dira elkarrekin. Lehenik, idazleak, liburua idazterako orduan inspirazio iturri izan duen afrikako bere bidaietako baten argazkiak erakutsi dizkie ikasleei. Honela, liburuan agertzen diren leku ezberdinak zuzenean ezagutzeko parada izan dute idazlearen eskutik: Tonbuctu, Kayes, Bamako, Niger ibaia, Tanger... Baina ez hori bakarrik. Gainera, liburuko pertsonai ezberdinak inspiratu dituzten benetako pertsonak ere ezagutu ahal izan dituzte: Drissa eta bere familia, Ami lagun leiala, basamortuan bizi den Rashid eroa, Amiren osaba gaiztoa, eta gainontzeko guztiak...

Ondoren, ikasleek Jon Arretxeri galdera ezberdinak egiteko aukera ere izan dute: Zer den idazle izatea, zein bidai egin dituen idazleak munduan zehar, nolakoa izango den bere hurrengo liburua... Hitzaldiaren amaieran, Jonek ikasleei liburuak sinatu dizkie.

Afrikako istorioak entzuten...
Atera ezazue kontu zeinen gustora irakurri duten ikasleek Jon Arretxeren liburu hau, ezen Jon Arretxeri liburu honen bigarren partea idaztea eskatu dioten... Irrikitan daude ikasleak, Drissa eta Amiren abentura gehiago irakurtzeko!

Bejondaizula Jon! gure ikasleengan irakurzaletasuna hain era atseginean pizten laguntzeagatik!! Badakizu besoak zabal-zabal eginda hartuko zaitugula Andra Mari ikastolan nahi duzun guztietan. Beraz, zuk nahi duzun arte!!! Bitartean, doala hemendik zuganaino geure eskerrik beroena!! Eskerrik asko guztiagatik, Jon!

Amaitu aurretik, azken gauzatxo bat pantailaren atzean zauden horri: Ez duzula oraindik "Beti iparralderantz" eleberria irakurri? Ba ez egin zalantzik!! Eskura ezazu eta ez zaizu damutuko... Ziur gustatuko zaizula!

AUPA ANDRA MARIKO DBH 1eko IKASLEAK! ETA AUPA JON ARRETXE!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina