2017-04-23

YESict PROIEKTUA ANDRA MARI IKASTOLAN

DBH 1eko ikasleak Jon Etxeberria ekintzaile eta ikasle ohiarekin.
YESict proiektua (Young Entrepreneurial Skills by ICT) Europear Batasunak finantzatutako proiektua da eta ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak sustatu nahi ditu. 

Ekonomia krisiak agerian utzi du Europan hazkunde ekonomikoari, enpleguari eta gizarte ongizateari eusteko beharrezkoa dela ekintzailetasuna bultzatzea eta premiazkoa ikusi da ikastetxeetan ekintzailetasuna garatzen lagunduko duten programak martxan jartzea. Hori dela eta Ikastolen Elkartea eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa elkarlanean aritu dira ekintzailetasuna ikastetxeetan lantzeko materiala sortzen, Europako beste erakunde batzuekin batera, hala nola, Antic (Lapurdi), FH Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), University of Nicosia (Zipre) eta Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka). Proiektuko kide hauek 2015etik 2018ko abuztura arte lanean arituko dira.

Ikasleak prototipatze fasean lanean.
2017ko udaberrian lehen aldiz sortutako materiala pilotatu egin da Euskal Herrian, Zipren eta Danimarkan. Ikastolen artean Andra Mari Ikastolan DBH 1. mailako ikasleak izan dira material hau pilotatzeko protagonistak eta "The Neighbourhood of My Dreams" unitate didaktikoa landu ahal izan dute. Unitate honek zazpi fase izan ditu, kasu batzuetan ikasleek modu digitalean lan egin behar izan dute eta beste batzuetan eskulanak egin behar izan dituzte. Talde kooperatiboetan euren herria aztertu eta hobetzeko proposamenak landu dituzte. Talde bakoitzak proposamen bat garatu du eta maketa bana egin dute. Emaitzak Etxarri Arazko kultur etxean plazaratu zituzte jendaurrean.

Europear proiektua izanik, materiala ingelesez dago eta ikasleek ingeles hutsean egin dute lan ikasgelan. Azken fasea, aldiz, emaitzak plazaratzearena euskaraz egin dute.

Ikasleak, irakasleak eta bisitan izan ziren Ikastolen Elkarteko eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko kideak pozik eta gustura daude emaitzekin.

Hemen ikus ditzakezue YESict proiektuari buruzko bideo batzuk:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina