2017-01-13

ANDRA MARI ERE KIVA IKASTOLA DA DAGOENEKO!!! (BIDEOA IKUSGAI)

KIVA murala DBHn
Andra Mari ikastolan ere, Euskal Herriko beste 52 ikastolatan bezala, bullyingaren aurkako KIVA programa jarri dugu martxan aste honetan. Euskal ikastoletako 18.000 ikasle dira dagoeneko programa honen barruan funtzionatzen ari direnak; eta datozen asteetan, ikastola eta ikasle gehiago batuko zaizkio KIVA egitasmoari.
HH eta LHko KIVA murala

Aste honetan zehar sozializazo lana egin dugu, eta gaur, KIVAren nondik-norakoak azaldu dizkiegu geure ikasleei. Sozializazio lan hori aurrera eramateko, besteak beste jarraian ikusgai daukazuen bideoa erabili dugu (egin klik hemen bideoa ikusteko).

Bideoan, DBH 1eko ikasleek, azken aldian hain modan dagoen "Mannequin Challenge" erako bideo bat antzeztu dute, bertan, euren adineko ikasle batek bizi duen jazarpen egoera bat islatu dutelarik. Geuri behintzat, oso polita iruditu zaigu DBHko lehen mailako ikasleek sortutako lana. Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea.

Bitartean, gogoratu: Andra Mari Ikastolan jazarpenik EZ!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina