DBH
3. mailako ikasleak Gobernuz Kanpoko ALBOAN erakundearekin lanean ari
gara gure gizarteko proiektu berrian, helburua Kongon gertatzen den
gatazka mineralean eragitea da.
Kongoko
biztanleek bizi duten egoera ez da erraza, dagoeneko 5 milioi hildako
eragin ditu gatazkak eta sexu-indarkeriaren tasa munduko altuena da.
Gainera, talde armatuek mineralen salerosketan irabazten dituzten milioiak armak erosteko erabiltzen dituzte. Talde horiek meatzeak kontrolatzen dituzte, zergak biltzen dituzte, mineralak Asiara eramateko kontrabando-bideak haien mendean daude, eta Asian beste mineral batzuekin nahastuko dira askotariko produktuak ekoizteko.
Bestalde, egun erabiltzen ditugun gailu teknologikoen bizitza amaitzean, atzera Afrikara bidaltzen dituzte zabor teknologiko gisa eta legez kanpoko zabortegietan uzten dituzte. Honek kutsadura handia eta ingurumenean kalteak eragiten ditu, eta eragina du halaber herritarren bizi-kalitatean eta mantenuan.
Mineral horiekin eginda dauden produktuen kontsumitzaile garen aldetik gatazkari irtenbidea emateko erantzunkizuna daukagu, horretarako gure erronka, ahal ditugun mugikor zahar gehien biltzea.
Lagundu iezaiguzue gure erronka betetzen eta ekarri zuen mugikor zaharra ikastolara Kongoren alde.
Informazio gehiago gatazka mineralaren inguruan ondorengo linkean aurkituko duzue: http://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina