2016-03-24

ERASMUS+: 2015-16 KURTSOKO LEHENENGO BILERA. ITALIA

Kaixo denoi!!
Gertu daukagu Erasmus+eko azken bilera, Andra Mari ikastolak antolatuko duena hain zuzen!! Hura ekainean izanen da eta lanean gabiltza ahalik eta esperientzia aberasgarriena izan dadin lortzen gure, eta atzerritik datozen ikasle eta irakasleentzat.

Dena den, haren bitartean, hemen duzue, girotzen hasteko, kurtso honetan izan zen lehengo bileraren aurkezpen bat. Urrian izan zen, Italiako hegoaldeko herri batean, Rutiglianon. 

Bilera honen gai nagusiak birziklapena, ekologia, garapen iraunkorra eta ingurugiroari egindako mehatxuak izan ziren. Proiektuan parte hartzen duten kideen berri beste modu batez izan genuen, lurralde hauetako eraso ekologikoak ezagutuz hain zuzen. Italiako kostako uraren tenperaturaren igoera eta ur gabezia, Greziako mehategi eta ustiategien kutsadura, Austriako glaziarren txikitzea...
Gurean AHT, basoak eta Bardeak aukeratu zituzten gure ikasleek, hauek dituzten mehatxu, arrisku eta ondorioak salatzeko.

Hemen irudi batzuk:


 Ikasleek esaldi batzuk idatzi zituzten hauen inguruan, sortzen ari diren sarraskiak salatuz:
"The nature of the pinewoods is in danger"
"The exploitation of pinewoods is used for raw materials"
"The animals in the pinewoods are in risk"
"The pinewoods are in risk, they are disappearing"
"Pinewoods are necessary to produce oxygen"

"We have to take care of our dessert but they are using it for military practise"
"It is a very nice landscape to visit. We don't want to take if from us"
"We most love our mini paradise"
"This landscape is one of the most popular touristic place in Nafarroa"
"We don't need any militar bases. We need peace!!"
Aurkezpen bat ere sortu zuten:


Gure ikasleak ez ziren bilera honetara joan baina denetarik egiteko aukera izan genuen irakasle zein ikasleek eta, oroitzapen on hauek zuek ere eskuragarri dituzue ondoko aurkezpen honetan.
Bon appetit!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina