![]() |
| DBH 1Bko ikasleak Aita Mariren eskulturan |
Duela aste gutxi, DBH 1eko ikasleok bigarren ebaluaketari dagokion txangoa egin genuen. Kasu honetan, autobusa hartuta, Donostiara joan ginen lehenengo Aquariuma bisitatzera, eta Pasaiara ondoren, Albaola Itsas Faktoria ezagutzera. (egin klik hemen bideoa ikusteko)
Ikus dezakezuen moduan, itsasoari begira pasa genuen eguna. Lehenengo, aquariumean, ebaluaketan zehar ingeleseko klaseetan "Oceans" gaiaren barnean ikasitakoa geure begiekin ikusi ahal izan genuen bertatik-bertara. Gainera, itsas-azpiko bizitza hobeto ezagutu ahal izateko, ingelesez aritu zen gida bat izan genuen...
Ño! Zeinen polita den Donostiako Aquariuma!!! eta zenbat gauza ikasi daitekeen bertan!!!
Ño! Zeinen polita den Donostiako Aquariuma!!! eta zenbat gauza ikasi daitekeen bertan!!!
![]() |
| DBH 1Ako ikaslak Aita Mariren eskulturan |
Autobusean ibilbidetxo motz bat eginda, azkar-azkar iritsi ginen Albaola Itsas Faktoriara; eta hemen ere, itsasoari begira jarraitu genuen. Izan ere, Albaolan, aspaldiko garaietako euskal arrantzaleen bizimoduaz hitz egin ziguten; Atlantikoaz beste aldera baleak arrantzatu ahal izateko egiten zituzten bidaien berri izan genuen; euren itsasontzien nolakotasunak azaldu zizkiguten.... oso-oso interesgarria!
![]() |
| Ikasleak Albaolan |
| Itsas izarra |
Amaitzeko. Pantailaren atzean zauden horri, galdera bat eta gomendiotxo bat: Ba al zenekien "San Juan" baleontziaren erreplika egiteko erabiltzen ari diren zuhaitzak, sakandarron basoetatik irtendako haritzak direla? Jejeje! Ba bai. Hala da. Geure basoetako berrehunen bat haritz, itsasontzi eder batean bilakatuko dituzte!!!
Eta arrazoi honengatik, sakandarrok sarrera dohan dugu Albaola Itsas faktorian... Eta zein plan hobe, geure kostara bisitan joan, eta euskal arrantzaren iraganean arakatzen duen itsas-museo polit hau ezagutzea baino? Egin kasu! Gustatuko zaizue!!!



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina