Joan zen asteazkenean, hilaren 17arekin, DBH 3 eta 4ko ikasleak Donostiako Miramon estudioetara abiatu ziren arratsaldez, bertan Burubero saioan ikusle moduan parte hartzeko.
Esperientzia berria izan zen ikasleentzat, eta ETBko estudioak ezagutzeaz gain, telebistako programa baten grabaketa barrutik nolakoa den ezagutzeko parada ere izan zuten.
Oso arratsalde atsegina pasa zuten ikasleek Kike Amonarrizen konpainian!!!
Jarraian, egun horretako zenbait argazki ikus ditzakezue. Ea zuen gustokoak diren...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina