Ikasturtea amaitzen ari da eta zoratzen gaude uda iritsi eta lagunekin denbora pasa, eguzkia hartu eta azken finean, deskantsatu eta ondo pasatzeko.
Hilabete hauetan hainbat momentu on pasa ditugu, oztopoak gainditu eta denon artean ikasturte ahaztezin honi amaiera emateko momentua iritsi da. Hori dela eta, DBH 3. mailan ikasturteari modu atsegin batean bukaera emateko asmoarekin, San Adrianeko errekaraino gerturatu ginen.
Gustura egon ginen bertan eta eguraldia alde izan ez genuen arren, gutako zenbait uretara sartu ere egin ginen. Egun ederra izan zen!
Asteazkenean ohiko klaseak amaitu ziren, baina ostegunean 3. mailako ikasle guztiak ikastolara joan ginen Garazi irakasleari sorpresa eder bat ematera. Loreak, bertsoak, bonboiak eta argazki bat... ez zen ezertxo ere falta izan!
Garaziren partez mila esker hainbeste momentu atsegin, maitasun eta irribarre eskeintzeagatik, eta mila esker sorpresarengatik. Ez nuen inolaz ere honelako agur politik espero. Plazer bat izan da zuekin egotea!
Mila esker eta ondo pasa udan!



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina