2015-06-02

ERASMUS +. IKASBIDAIAREN KRONIKA (BIDEOA IKUSGAI)

Eurodisneyeko sarrera
Azkenean egin dugu hainbeste espero izan dugun bidaia! Hala ere, ezin esan iritsi den moduan joan denik, tartean, 9 gau, 10 egun eta 11 abentura izan baititugu! (Egin klik hemen geure ikasbidaiaren bideoa ikusteko)

Malborkeko gazteluan
Leku interesgarri mordoa ezagutu dugu. Autobus litera batean irten ginen maiatzaren 22an, eta hurrengo egunean Eurodisneyera iritsi ginen. Egun aparta pasa genuen bertan. Jarraian, berriro ere autobusa hartu, eta igande goizean Berlinen esnatu ginen. Han, Brandenburgoko atea, Berlingo harresi famatua, parlamentua... eta beste leku interesgarri asko ikusi ahal izan genituen. Berlinen afaldu ostean, autobusean berriro ere, Poloniarako bidea hartu genuen. Astelehen goizean iritsi ginen Poloniako iparraldera. Eta bertan, Baltiko itsasertzean, 5 egun pasa genituen: Elblag, Gdansk eta Gdynia hiriak  ezagutu ditugu (azken honetan, duela hilabete gutxi ikastolara bisitan etorri zitzaizkigun Kashubiarrekin egon ginen), Malborkeko gaztelua bisitatu genuen, Copernicoren hilobia gordetzen duen Formonkeko katedrala, eta bertan gainera, organo kontzertu bat eskeini ziguten... 
Brandenburgoko atea
Berlin

Colonian, atzealdean katedrala
ikusten delarik
Baina honetaz guztiaz gain, Elblageko historia jasotzen duen museora joan ginen, focarium bat ere bisitatu genuen, aquarium batetan egon ginen, II. Mundu Gerrako guda itsasontzi bat nolakoa den ezagutzeko parada izan genuen, Naziek Alemaniatik kanpora eraiki zuten lehen kontzentrazio eremura joan ginen (Stutthof)... gauza interesgarri mordoa ezagutzeko parada izan dugu!!! Amaitzeko, Poloniatik bueltan, egun batzutan zehar geure etxea izan den autobus literara igo, eta Colonian egin genuen azken geldialdia. Bertan, bere katedral famatua eta hiriaren erdigunea bisitatu genituen.

Bisita hauen gehienek gainera, ingelesa lantzeko aukera eman digute, jarduera gehien-gehienak ingelesez egin baititugu.
Stutthofeko kontzentrazio
eremuan sartzen

Leku interesgarriez gain, jende interesgarria ere ezagutu dugu bidai honetan zehar: Elblageko ikastetxeko ikasleak ezagutu ditugu; aipamen berezia egin nahiko genioke ikastetxe honetan andereñoa den eta Erasmus proiektuko koordinazailea den Gosiari. Polonia hobeto ezagutzen lagundu digu; eta amaitzeko, doazela geure eskerrik beroenak geure autobuseko gidarientzat: Jon eta Xabier. Oso-oso jatorrak izan dira gurekin eta oso-oso ondo pasa dugu beraiekin!!!

Eskerrik asko guztiei!!! Inoiz ahaztuko ez dugun ikasbidaia egin dugu!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina