Baztango
Ikastola, hurrengo Nafarroa Oinezeko antolatzailea, 2009ko Etxarriko Nafarroa
Oinezean abiatutako Txikiak handi
proiektuarekin jarraituz, Poloniako iparraldeko Kaxubia zonaldearekin
harremanetan dago. Proiektu horrek hizkuntza gutxituen aldarrikapena eta
beraien arteko sarea osatzea ditu helburu. Urtez urte proiektuan sartu diren
hizkuntza gutxituen kopurua handitzen joan da eta aurten kaxubieraren txanda
da.
Kaxubia
Poloniako iparraldean dago, Baltiko itsasoaren kostaldean, eta kaxubiarrak 250.000
inguru dira. Haien ama hizkuntza kaxubiera da, eta bere egoera nahikoa kaxkarra da gaur egun. Euskarak
azken hamarkada hauetan egindako bidea dute oinarri euren hizkuntza berreskuratzeko asmoarekin aurrera daramaten prozesuan. Animo zuen lanean! Zuen bide-lagun izango gara!
Azken egunetan Baztango Ikastolak ekarrita Kaxubiako hizkuntza eta kultura bultzatzen duen “Kaszëbskô Jednota” (Kaxubiarren Batasuna) elkarteko sei laguneko ordezkaritza Euskal Herrian ibili da. Bisita ugari egin eta Korrikaren amaieraz gozatzeaz gain Andra Mari Ikastolan egon dira DBH 2ko ikasleekin. Topaketa ingelesez burutu da eta bi herri desberdinen arteko elkar ezagutza bultzatzea izan du helburu.
![]() |
| Ikasleak adi-adi Kaxubiarren hitzaldian zehar |
Guzti
honengatik, galdera mordoa erantzun behar izan dituzte Kaxubiako ordezkaritzako
kideek, izan ere, ikastolako ikasleek jakin min handia baitzuten hemendik
hilabetera bisitatuko duten tokiaren inguruan nahiz Kaxubiarren kulturaren
inguruan. Dudarik gabe guztiontzat oso esperientzia aberasgarria!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina