Aupa!! Gaur, apirilak 1, Euskararen Eguna ospatu dugu ikastolan eta jarduera mordoa egin dugu 9:00etatik 13:00etara bitartean.
 |
Elkarlanean euskararen aldeko
collage erraldoia egiten |
Lehenengo, Euskararen Egun honetarako ikastolako ikasle guztion artean sortu dugun bidoklipa ikusi ahal izan dugu
(egin klik hemen bideoklipa ikusteko). Gu, oso pozik gaude denon artean eginiko lanaren emaitzarekin... baina azken finean, pantailaren atzean zauden horrek, zuk daukazu azken hitza. Izan ere, zuretzako sortu baitugu bideoa... Ea zer iruditzen!
 |
DBH 4koek globoekin figurak
egiten irakatsi diete gazteenei |
Ondoren, euskararen egoeraren inguruan ikasleon hausnarketa bultzatzeko, Kike Amonarrizen bideo motz ezberdinak jarri dizkigute gelan tutoreek. Hausnarketaren ondorioa? Nabarmena: txoko guztietako euskaldunok, jostari eta alai, harro eta jator, gero eta gehiago erabiltzen dugula geure-geurea den zorioneko euskal berba!! Aupa gu!!
.jpg) |
Bertso saioko protagonistak:
Unai, Sahats, Uxue eta Aratz. |
Collage erraldoi bat ere egin dugu DBH 1, DBH 2 eta DBH 3ko ikasleon artean. Collage erraldoi horretan, "Euskararen eguna. 365 egun" irakurri zitekeen, eta ikastolako atarian zintzilikatu nahi izan dugu herritarrentzat ikusgai egon zedin... izan ere, izaugarri polita geratu da!!!
 |
Herri kirol frogak prestatu
dituzte helduek LHko kideentzat |
11:30ean, kultur etxera abiatu gara, eta bertan, Unai Artieda eta Sahats Karasatorre ikasle ohiek, bertso saio itzela eskaini digute. Bikaina baita ere, DBH 1eko Uxue Biain eta Aratz MariƱelarena ikaskideek gai jartzaile lanetan egin duten jarduna! Oso mamitsuak izan dira bertsolariei proposatu dizkieten lanak, eta asko hauek isuri behar izan duten izerdia...
 |
DBH 4 eta LH 5
elkarrekin jolasean |
Eguna amaitzeko, patioan, ikastolako gurasoek prestatutako txistorrada goxoa dastatu ahal izan dugu!!! Mundiala izan da!!!
DBH 4koak aldiz, beste lan batzuetan aritu dira. Goizeko 9:30etatik aurrera, jolas ezberdinak antolatu baitituzte lehen hezkuntzako ikaskideentzat: Karaokea, mahai jolasak, herri-kiro
lak, globoekin figurak egiteko tailerra... izugarri ondo pasa dute goiza LHko geure lagunek!! eta hauentzat guztientzat ere, nola ez, merezitako txistorrada!!
Eta gogoratu; euskarak aparteko egunik behar ez dezan... Euskarak 365 egun!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina