2015-03-05

JON ARRETXE DBH 3. MAILAN


Duela aste batzuk aurreko sarrera batean ikus daitekeen bezala, Jon Arretxe DBH 1. mailara joan zen bere liburu berriaren berri ematera.
DBH 3. mailan Arretxeren Xahmaran liburua irakurri dugu bigarren ebaluaketan eta lehenengo mailan izandako arrakasta ikusita, guk ere geure galara gonbidatu genuen. Beraz, aste honetan ere Jon Arretxek oso eskuzabal jokatu du ikastolarekin eta oso bisita ederra egin digu.
Oso esperientzia polita izan da liburua irakurri ondoren idazleak honi buruz hitz egitea eta berari hainbat galdera egin ahal izatea. Ikasleek primeran pasa dute idazleak eleberria inspiratu zuen bidaieko argazkiak ikusten, honen azalpenak entzuten eta berarekin hitz egiten. Amaitzeko, liburuak sinatu zizkigun Jonek.

Mila esker Jon berriro ere ikastolara etortzeagatik. Oso tarte atsegina pasa genuen elkarrekin!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina