Aurten Igantzira joan gara Irrisarri Land abentura parkera DBH 3. mailakoak 4. mailakoekin batera eta txango ederra izan zen.
Gu egun pasa joan ginen eta hainbat ekintza zoragarri partekatu genituen.
Batetik, abentura ibilbidea egin genuen eta zuhaitz batetik bestera ibili ginen oztopo ezberdinak gaindituz, beti ere arnesaren laguntzarekin.
Bestetik, tirolina erraldoi batean montatu ginen. Hasieran beldur pixka bat eman arren, begiraleen laguntzarekin primeran ibili ginen. Beldurrei aurre egin ondoren, bideotxo honetan ikus daitekeen bezala, ikaragarrizko esperientzia bizitu genuen:
Bazkaldu ondoren, zaldi gainean ibiltzen ikasi genuen eta gainera, bizikletekin "dirt park" izeneko ekintza bat burutu genuen. Lokatzez eta aldapaz beteriko zirkuitu batean bizikletan ibili ginen eta erorialdiren bat egon zen arren, primeran pasa genuen!
Etxera itzuli behar ginenean parkeko maskota, "Baxi" basajauna, agertu zen gu agurtzera. Berarekin argazkitxo bat atera eta begiraleei agur esan ondoren, etxerantz abiatu ginen.
Ahaztuko ez ditugun hainbat abentura bizi izan ditugu bidaia honetan eta jarraian datorren aurkezpenean egun osoan zehar ateratako argazkiak ikus ditzakezue:
Laster arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina