2015-03-27

IKA, IKA IKA!! IRITSI DA KORRIKA!!!

Gaur eguerdian, Korrika Txikiaren XIX. edizioa ospatu dugu ikastolan. DBHko ikasleak ikastolako txikienekin atera dira kalera eta elkarrekin egin dute ibilbide guztia. Harro-harro aritu dira zaharrenak, eta poz-pozik txikienak. Guztiok eskutik, guztiok euskararen alde!!!
Egun polita pasa dute ikastolako helduenek euren kide gaztetxoekin. Jarraian, gaurko egunean zehar hartutako zenbait argazki dauzkazue ikusgai. Ea zeure burua aurkitzen duzun...

               

Teresa, Maider eta Anaitz
ikastolako langileen kilometroan
P.D: Bide batez, jakin, gaurko gauean, 4:45ak inguruan, ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek, hiru kilometro korritu ditugula. Lehenengo, langileen kilometroa korritu dugu, eta Teresak, Anaitzek eta Maider Ansak eraman dute lekukoa. Ondoren, ikasleen ordua iritsi da, eta kasu honetan, Irati Igoa, Mikel Riego eta Saioa Erdozia izan dira ikastolaren izenean korri egin dutenak. Amaitzeko, lekukoa Oihana Ormazabalek eta Goizeder Castellanok hartu dute ikastolako gurasoen izenean.

Oihana Ormazabal gurasoen izenean aritu da.
Ez zaio laguntzailerik falta izan.
Eta zu? Animatu al zara, ala ohean geratzea nahiago izan duzu? Izugarri polita izan da, jende andana animatu baita goizeko 4:45etan kalera irten eta korrika egitera; eta bide batez, nola ez, AEKako lagunei geure laguntza ematera!!! Gora Korrika eta Gora Euskara!!! Bizitza luzea Korrikari!!!
Irati Igoa herrian zehar ikasleek erositako kilometroa korritzen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina