2015-01-22

JON ARRETXE IDAZLEAK BISITA EGIN DIE DBH 1eko IKASLEEI

Azken aste hauetan, DBH 1eko ikasleek Jon Arretxek argitaratu berri duen "Beti iparralderantz" liburua irakurri dute. Jon Arretxe ezaguna da Euskal Herri osoan, eta ospe handiko liburuak idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Xahmaran, Harresi handirantz...

"Beti iparralderantz" liburuak, afrikatik bere aitaren bila europaraino abenturaz beteriko bidaia egiten duen Drissa gaztearen abenturak kontatzen ditu.
Jon Arretxeren liburua, Erein argitaletxeak kaleratu du, eta Kristina Fernandez marrazkilariak ilustratu du. Marrazkiak, liburua bezala, bikainak dira!!
Ikasleek oso gustora irakurri dute eleberria, eta hain ona izan da egin duten liburuaren balorazia, ezen Jon deitu behar izan dugun ikastolara hurbildu eta ikasleekin hizketalditxo bat izan dezan. Jon Arretxe, ikastolako gurasoa da, eta gustu handiz hartu du gure gonbita.

Gaur, atsedenaldi ondoren bildu da Jon ikasleekin, eta ordu eta laurden egon dira elkarrekin. Lehenik, idazleak, liburua idazterako orduan inspirazio iturri izan duen afrikako bere bidaietako baten argazkiak erakutsi dizkie ikasleei. Honela, liburuan agertzen diren leku ezberdinak zuzenean ezagutzeko parada izan dute: Tonbuctu, Bamako, Niger ibaia, Tanger... Gainera, liburuko pertsonai ezberdinak inspiratu dituzten benetako pertsonak ere ezagutu dituzte: Drissa, Ami, Rashid eroa, Amiren osaba gaiztoa...

Ondoren, ikasleek Jon Arretxeri galdera ezberdinak egiteko aukera ere izan dute: Zer den idazle izatea, zein bidai egin dituen idazleak munduan zehar, nolakoa izango den bere hurrengo liburua... Hitzaldiaren amaieran, Jonek ikasleei liburuak sinatu dizkie.
Atera ezazue kontu zeinen gustora irakurri duten ikasleek Jon Arretxeren liburu hau, gaztelanian irakurri beharra daukaten liburua, Jon Arretxek berak idatzitako "Harresi handirantz" liburuaren itzulpena (Hacia la gran muralla) izatea eskatu dutela...
Bejondaizula Jon! gure ikasleengan irakurzaletasuna hain era atseginean pizten laguntzeagatik!! Azkar espero zaitugu berriro gure artean...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina