2014-12-07

XXX. KARRAKA!!! GURE MUNDUA: MILA MUNDU

Badator aurten ere eguberrien usainera Andra Mari ikastolako Karraka jaialdia. Urtero-urtero DBH 2ko ikasle eta gurasoek, ikastolako ikasle eta irakasle guzti-guztien elkarlanarekin gauzatzen duten jaialdia. Aurtengoa gainera, urte berezia izango da, Karrakak urtez-urteko lanaren ondoren, hutsik izan gabe, 30 urte beteko dituelako!!! Eta hori da hain zuzen ere Karraka: 30 urtetan zehar ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek eginiko lan oparoaren fruitu goxoa.

Aurtengo leloak, "Gure mundua, mila mundu dio". Eta hori da hain zuzen ere datorren larunbatean aurkituko duguna: sentimenduak, zaletasunak, kultur aniztasuna, liburuak eta literatura... mundu ezberdin asko arakatuko ditugu. Arratsalde magikoa izango da...

Badira zenbait egun ikastolako gela, pasabide, frontoi eta liburutegian, trikitixa, bertso, dantza, antzerki... doinuak aditzen direla. Animoz eta gogoz beteriko doinu eta koloreak!


Animatu eta ez hutsik egin! Datorren abenduaren 13an Arbizuko kiroldegian ikusiko dugu elkar!!

Sarrerak idazkaritzan eta ikastolako sarreran salgai abenduaren 10etik aurrera.
-Goizeko ordutegian idazkaritzan eta 15:00etik 17:00etara ikastolako sarreran (DBH 2ko gurasoak).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina