Badaramatzagu egun batzuk ikastolan ensaiatzen, baina gaur arratsaldean, abestia borobiltzeko, Arbizura joan gara ensaiatzera.
Zergatik Arbizura? Izan ere, gure saioa ederki atera dadin, gonbidatu berezi batzuek lagunduko baitigute aurtengoan. Xabier Aldazek, Kaotikoko bateriak eta Erik Anduezak, ikastolako ikasle ohi eta Hesianen gitarrista izandakoak musikari lanak egingo dituzte guretzako. Baxujole lanetan, Adur Goikoetxea arituko da. Ikasleok, kantuari ahotsa jarri diogu.
Beraz, gaurkoan, guztiok batera Arbizura joan gara, eta bertan, Alerta Gorria taldearen lokalean ensaiatu dugu. Ensaioaren ondoren gainera, Barrikada eta Kaotikoren zenbait doinu ere entzun ahal izan ditugu lokalean.
Arratsalde polita izan da!!!
P.D: Mila-mila esker Xabier eta Erik gure Karrakako saioan laguntzeagatik!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina