2014-07-11

BIXIGU KOOPERATIBAK TASUBINSA BISITATU DU

Ikasturte bukaeran Bixigu Kooperatibako ordezkaritza bat Lakuntzako Tasubinsara joan zen. Bertako arduraduna den Pellok lantegi osoa erakutsi zien, eta bertan dauden langileen lana gertutik ikusteko aukera izan zuten. Tasubinsaren bidez, adimen urritasuna duten pertsonak lan munduan integratzen dira. Helburu zintzo hau izan da hain zuzen ere, Bixigu Kooperatibako kideek Kooperatibaren irabazien % 10 Tasubinsari ematea erabakitzearen arrazoi nagusia. Kasu honetan lortutako irabaziekin bulegoko materiala erosi zuten Bixigu Kooperatibako bazkideek Tasubinsako langileentzat. Dudarik gabe oso esperientzia aberasgarria!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina