2014-05-15

ENNECO PROIEKTUA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA

Andra Mari Ikastolako DBH 3. mailako ikasleok, Aste Santu aurretik, Enneco Proiektua ikusten egon ginen. Bisita egin duen lehen ikastaldea izateko ohorea izan dugu. 
Egitasmo hau zer den eta zertarako den azaldu ziguten. Memoria gune honen helburu nagusia Euskal Herriko memoria historikoa berreskuratzea eta ezagutzea da. Hautatutako kokagunea ez da nolanahikoa: “Etxarri-Aranatz. Gure hariztiak “Enneco Aritza” gogoratzen digu eta. Gainera, aipatutako hariztia Sakana haranean dagoenez Euskal Herriko epizentroan dagoela esan dezakegu. Proiektu hau gauzatzeko borondatezko auzolanean oinarritu da eta gu ere, auzolanean laguntzen egon ginen (abarrak biltzen, zuhaixkak landatzen …). Finantziazioa ere, herri partaidetza sustatzen ari da.
Proiektuaren ibilbidea Patxi Abasolok, historiagilea, eta Iñaki Erdoziak, arkitektoak, erakutsi ziguten eta ibilbidean gidatu ere. 
Zorionak eman nahi dizkiegu sustatzaileei ekimen eder honenetan egiten ari diren lan guztiagatik! Eskerrik asko eman zeniguten arreta beroa eta adeitsuagatik!
Aurkezpentxo honetan ikus ditzakezue egun horretako bisitako argazkiak.
.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina