2014-02-05

ARGITXOREN IPUIN LEHIAKETA

Aspaldiko ezaguna da Argitxo gure artean. Gure haurrek pertsonaia kuttun dute eta arretaz eta zirraraz jarraitzen dituzte, ipuinez ipuin, Argitxoren ibiliak eta balentriak.
Datorren udazken-negurako abentura berriak prestatzen ari gara. Asmoa lau ipuin liburua argitaratzea da, baina berrikuntza handi batekin: lau horietatik bi asmatzea  ikastoletako DBHko ikasleen esku jarri nahi dugu.Horretarako, Argitxoren ipuin lehiaketa jarri nahi dugu abian. Ikastoletako DBHko ikasaleek Argitxoren abentura berriak sortzea nahi dugu. Lehiaketak epamahai bat izango du, eta baita sari eder bana aukeratuko diren bi ipuinak egingo dituzten ikasleen geletarako.
Lehiaketan parte hartzeko argibide guztiak laster izango dituzue, Hizpro-ko arduradunaren eskutik.
Animatu, parte hartu eta zorte on!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina