2014-02-01

ATLASA


http://www.atlasa.net/Baliabide bikaina sortu du oraingoan Gaindegia Elkarteak: Euskal Herriko atlas berria, Ikusi eta ikasi Euskal Herria.  Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuta,  euskal lurraldeen ezagutza sustatzeko plataforma digitala. Besteak beste, hauxe aurki dezakezu:
  • 4 modulu:: demografia, ekonomia, gizartea eta ingurua.
  • Askotariko adierazleak: biztanleria datuak, jarduera tasa, langabezia tasak, dentsitatea, industria, etxebizitza, eta abar luze bat.
  • Mapak, grafika desberdinak, denbora lerroak…

Inoiz baino errazagoa, inoiz baino ikusgarriagoa, ezagutu Euskal Herria zertan den.

 Gaindegia: Euskal Herriaren garapenarekin engaiatutako plataforma soziala da eta Euskal Herrian ekonomia edo gizarte alorreko proiektuetan engaiatutako pertsonei zuzentzen die beren lana. Gaindegia irabazi asmorik gabeko elkartea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina