2013-12-03

KARRAKA XXIX.

Pausoz pauso, goaz aurrera! Hauxe da  DBH 2. mailako ikasleok 2013ko Karrakarako sortu dugun  leloa.  Aurtengoa, 29. edizioa izango da eta antolaketa lanetan,  DBH 2. mailako ikasle, guraso eta irakasleok gabiltz. Sarreren bidez jasotzen den dirua, jaialdiaren antolaketan sortzen diren gastuak eta ikasturte amaierako ikasbidairen zati bat ordaintzeko izango da. Lerro hauen bidez Karraka ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Aldez aurretik, mila esker! 
Oharra: sarrerak ikastolako idazkaritzan izango dituzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina